Eider Rodriguez
Zuzendaria
Musika eta dantzarekiko griña izan dut jaio nintzenetik. Gimnasia erritmikoan aritu nintzen 18 urte bete nituen arte eta bertan lehen mailan lehiatzeko aukera izan nuen.
NIre dantzaren oinarria gimnasia erritimikoak eta berari aplikaturiko ballet-ak osatzen dute. Guzti horrek diziplina eman zidan, ahalegina eta egunero hobetzen jarraitzeko lanaren garrantzia ikasi nuen. Horrez gain, iraunkortasuna, talde lana eta nire gaitasun fisikoen ezagutzak eskuratu nituen. Bide horretan, nirekin lan egiten zuten eta egunero gauza berriak irakasten zizkidaten profesionalei errespetatzearen garrantzia ulertu nuen.
Gaur egun nire dantza eskola propioa dut eta nire ikasleei oinarrizko balio horiek irakasten saiatzen naiz. Dantza modalitate bakoitzaren oinarriaz gain, funtsezko pausoak, estilo bakoitzare jatorria eta musikalitatea ere lantzen ditut.
Oinarri bat eta tresnak ezberdinak helarazten saiatzen naiz, horrela musikarekin batera joateko aukera emanez eta hau zein beraiek sentitzen dutena transmititzen lagunduz.
Etengabeko formakuntzan aritzea gogoko dut, baita ahalik eta gehien bidaiatzea eta ikasten jarraitzea nire onena ematearren. Talde guztietan dantza modalitate eta estilo musikalak aldatzea gustatzen zait, zenbat eta ezagutza eta esperimentazio zabalagoa izan orduan eta dantzari osoagoak izango direla iruditzen zait eta horrez gain, beraien identitate musikala hobeto ezagutzeko gai izango direla.
Prestakuntza
-
Aerobik, Ciclo Indoor, Pilates Mat eta Pilates Reformer-ean titulatua FEDA, ORTHOS eta Equilibrium Pilates-en eskutik.
-
Hip hop estiloan titulatua “European fitnees school”-en eskutik (La Urban Dance Factory. Bartzelona).
-
Birziklapen ikastaroa “HipHop Foundation” Soul Dance Center- Barcelona.
-
Juggernaut ikastaroa. Ido Portal, movement culture.
egindako lana
-
2008an ¡Fama a bailar! eta ¡Fama a bailar grupos! telebista saioko lehiakidea.
-
2014an GIPUZKOAKO DANTZA PROFESIONALEN ELKARTEKO BATZORDEKO kidea.
-
2014ean “A ZE BANDA” telebistako lehikaeta saioko koreografoa.
-
2017an “Street tARTar” batzordeko kidea, Donostia Europako Hiriburua 2017.
-
2017an ETB1eko “Bago!az” talentu-saioko koreografoa.
-
EEENTZUN! kanpainaren koreografoa. Eusko Jaurlaritza.
-
Donosti-Cup 2019ko koreografoa.
-
Donosti Dance Festival-eko zuzendarikidea. Dantza Urbano eta Garaikideko Txapelketa Nazionala 2019tk.
-
2023an ETBko Ztanda! talentu telebista saioko koreografoa eta coach-a.
Garaipen- zerrenda
-
2013an Breakonstage 2vs2 estilo libreko irabazleak (Bilbo).
-
2015ean Oreka Jaialdiko (Gasteiz) kategoria profesionaleko irabazleak.
-
2015ean Rock Da House txapelketan(Errioxa) kategoria profesionaleko irabazleak.
-
2016an GIPUZKOA HIPHOP TXAPELKETAKO TALDE PROFESIONALEKO IRABAZLEAK.
-
2016an D'Zamp txapelketan (Bilbo) kategoria profesionaleko irabazleak.
-
2016an Delirio Urbano txapelketan (Irun) kategoria profesionaleko irabazleak
-
2017an Break On Stage txapelketan( Bilbo) kategoria absolutuko irabazleak.
-
2018an Donostiako Aste Nagusiko koreografia lehiaketako irabazleak
-
Bikoteen kategoriako irabazleak, Jhon eta Eider, 2018ko GIPUZKOAKO TXAPELKETAN
-
D'zamp 2018 ekitaldiko koreografoa.
-
2009an Dantzatu txapelketako (Bilbo) kategroa absolutako irabazleak.
-
2019an DDF txapelketan (Donostia) kategoria absotako irabazleak dantza urbanoan eta garaikidean.
-
2021ean World of Dance Spain txapelketan 2. postua eta 2021ean Los Angelesen jokatutako Munduko Txapelketako finaletara sailkatua.
Gure
Irakasleak
Maite
Pasioa eta motibazioa
2007an urtean murgildu zen dantzaren munduan, hainbat akademiatan klaseak hartuz eta 2016an Bamboo Dance aurkituz. Musikaren erritmoan mugitzeko eta estilo ezberdinekin esperimentatzeko grina izan du betidanik. Gaur egun, Bamboo Dance School-eko ikasle eta irakaslea da.
Titulu akademikoak eta partaidetzak
-Psikologian lizentziatua EHUn
-Aerobikean lizentziatua FEDAn
–Zumba eta Strong Nation irakasle gisa ziurtagiria du.
-Dantza Urbanoko irakaslea Astigarragan Bamboo-rekin
-Bambooko talde profesionaleko kidea, eta harekin lehiatu eta hainbat sari irabazi ditu txapelketa nazionaletan.
-Formakuntza eta birziklatze tailer eta ikastaroak, irakasle nazional eta internazionalekin.
LUCÍA
Poztasuna eta pasioa
4 urterekin hasi zuen dantza ibilbidea, aretoko dantzetan. FAMA ¡A BAILA! dantza programaren berri izan zuenean, dantza urbanoarekiko grina jarri zitzaion, beraz, bere jaioterriko eskolan klasean hartzen hasi zen, 2016an BAMBOO DANCE aurkituz.
Gaur egun Bamboo Dance-ko ikasle eta irakaslea da, eta eskolako logistika taldeko kidea ere bada.
Titulu akademikoak eta partaidetzak
-Enpresa Administrazioan lizentziatua EHU-n.
– Bago!az 1.0, Bago!az 2.0 eta Bago!az 3.0 talent showetan dantzaria.
-2017an ETBko Urtezahar gaueko galan dantzaria.
-Go!azen 7.0-n dantzaria
-Go!azen 10.0-ko koreografoa
-Dantzaria bideoklipetan: “euskararen txantxangorria”, “gure nahia”, eta “kalera irten gara” Go!azenen eskutik
-Dantzaria “LOBOMALO”ren bideoklipean
-BAMBOO-rekin “GOT TALENT ESPAÑA” Mediaset talent show-ean parte hartzea.
-Bamboorekin Munduko Dantza Txapelketan parte hartzea
-BAMBOO absoluta lehiaketa taldeko kidea
-Irakasle nazional eta nazioartekoekin egindako tailerretan prestakuntza eta birziklatze ikastaroak, aipagarrienak hauek izanik:
-2022an Millennium Dance Complex-eko tailerrak
-2022an Playground LA-ko tailerrak
-2022an Elite Christmas Intensive
-Yes We Dance Sevilla 2017 eta 2023
ARITZ
Perfekzionista eta polifazetikoa
2013an sartu zen dantza urbanoaren munduan, 8 urte besterik ez zituela, Bamboo Dance School-en berri izan zuenean. Urteak joan ahala dantzarekiko grina handitu zitzaion eta orain, Bamboo-n 10 urtez klaseak hartu ondoren, bertako irakaslea da, Hip Hop eta estilo ezberdinen ezagutza partekatzen.
Titulu akademikoak eta partaidetzak
–1.postua 2022ko Gipuzkoako lehiaketan barkarlari kategorian
-Bizkaiko Koregrafien Txapelketan dantzari izar postua 2021ean.
-Empire of Dreams (Mallorka) eskolaren dantza beka.
-Espainiako Munduko Dantza Lehiaketan 2. postua.
-Los Angeleseko 2022ko Munduko Dantza Lehikaketan parte-hartzailea Bamboorekin.
– 2021eko Spain’s Got Talent programan parte-hartzea.
-Bamboo Konpainiako kidea eta “IDIOTAS” piezan parte hartu zuen.
-Opus Lirica operako piezan “Requiem Mozart” Krump-eko dantza taldeko kidea.
– NudeProject markako ekitaldi bateko dantzaria.
– Shotta raperoaren bideoklipeko dantzaria 2016an.
-Lutxonolapara reggaetoneroaren bideoklipean dantzaria 2021ean.
-Eitb-ko saioetan hainbat agerraldi: Biba zuek!, Hi gazte!
– BAMBOO goi mailako lehiaketa taldeko kidea
– Batxilergoan ohorezko kalifikazioa lortu zuen
-Energia ingeneritzako ikaslea , MGEP.
-Nazioko eta nazioarteko irakasleekin tailerretan prestakuntza jaso du.
itsasne
Energia eta jarrera
2013an hasi zuen bere dantza ibilbidea, Bamboo Dance-n eskolak hartuz. Orduztik, hainbat estilo ezberdin landu ditu: ballet-a, dantza garaikidea, heels…nahiz eta bere pasioa dantza urbanoan egon. Gaur egun, Bamboo dantza eskolan ikasle eta irakaslea da, eta AB Shows-en dantza irakaslea.
Etengabe ari da koreografo nazional eta nazioartekoekin trebatzen, dantzari, irakasle eta pertsona gisa hazteko gogoz, hori bere ikasleei transmititzeko.
Titulu akademikoak eta partaidetzak
– Twin Melody taldearen “suavemente” abestiaren bideoklipean dantzaria.
– Go!azen 7.8, Go!azen 8.0 telebista saioetan eta EITB 2022ko Urtezahar gaueko galan dantzaria.
– Go!azen taldearen “kalera irten gara” abestiaren bideoklipean dantzaria.
– AB ikuskizunetako animazio dantzaria.
– Delaghetto taldearen telonero dantzaria.
– Lobomalo taldearen “pa la calle a joder” abestiaren bideoklipean dantzaria.
– Got Talent Espainia lehiaketan parte hartu zuen BAMBOO taldearekin.
-Bamboo talde profesionaleko kidea da, eta harekin lehiatu eta hainbat sari irabazi ditu txapelketa nazionaletan.
-BAMBOOrekin Munduko Dantza Txapelketan parte hartzea
-Bamboo absoluta kategoria taldeko kidea
Prestakuntza eta birziklatze prestakuntzak irakasle nazional eta internazionalekin tailerretan, hala nola:
-Hip Hop Foundation Soul Dance Center 2017an
-Quality Summer Intensive 2019an
-No Limits Urban Camp 2019an
-Elite Christmas Training 2023an
-Yes We Dance 2023an
Saioa
Langilea eta enpatikoa
2008an hasi zuen dantza ibilbidea, estilo ezberdinetako klaseak hartuz. 7 urterekin aerobikarekine eta aretoko dantzekin hasi zen 11 urterekin dantza urbanoa aurkitu zuen arte. Dantza estilo hau aurkitu ondoren, entrenatzen hastea erabaki zuen. Gaur egun, Bamboo-ko bi lehiaketa taldetan dantzaria da, dantza urbanoan eta garaikidean absoluta kategorian.
Gaur egun, Saioa etengabe hazten ari da pertsonalki eta profesionalki, helburu argi batekin: dantzari gisa eboluzionatzea eta bere ikasleei ahal duen onena eskaintzea. Horretarako, dantza urbanoaren adar desberdinak irakatsi nahi lituzke, dantzari bakoitzak bere gaitasunak eta gustuak ezagutu ditzan.
Titulu akademikoak eta partaidetzak
Gaur egun, bere prestakuntza jarraitzen du Bamboo-ko klaseetara eta hainbat tailerretara joanez.
– Marketin eta Publizitateko Goi mailako gradua
– Administrazio eta Finantzetako Goi mailako gradua
– Bamboo-ko irakaslea
– Urtezahar gaueko musika bideo/saioan dantzaria Alex Sarduirekin batera ETB1en
– 2022an Los Angeleseko WORLD OF DANCE lehiaketan parte hartu zuen
– Bamboo talde profesionaleko kidea, zeinarekin lehiatu eta hainbat sari irabazi dituen txapelketa nazionaletan.
amets
Dedikazioa eta iraunkortasuna
4 urterekin hasi zen dantzan, jazz/funk estiloan. 10 urterekin, ballet klasiko eta garaikideko klaseak hartzen hasi zen. 12 urterekin, hip hopa aurkitu zuen eta hau, dantza garaikideko eta urbanoko klaseen artean txandakatzen zuen. Gaur egun, 25 urterekin, bi estiloak dantzatzen ditu, denbora gehiago eskainiz hip hopari. 12 urte zituenetik lehiatzen da estilo hauetan.
Titulu akademikoa eta partaidetzak
–Txapelduna 2021eko CND Europako Lehiaketan Italian, estilo garaikidean.
– Hirugarren postua 2022ko CND Europako Lehiaketan Belgikan, hip-hop estiloan
– 2023an, Bamboo garaikideko absoluta taldeko kide izan zen.
– “Vaya semanita” saioaren pare bat ataletan dantzaria
– ETBko “DantzanGo!” saioan dantzaria
– ETBko “DantzanGo!” saioan dantzaria
– Dantza irakaslea 2014tik hainbat eskola eta institututa
– Michele Manganarorekin prestakuntza
eneritz
Perfekzionista eta sutsua.
3 urterekin hasi nintzen dantzan inauteri konpartsa batean, eta oraindik ere bertan parte hartzen dut, 2020tik taldeko koreografoetako bat izanik. 5 urterekin, gimnasia erritmikoaren munduan sartu nintzen, eta 6 urterekin, balletaren munduan. Dantza estilo asko probatu ditut, baina dantza urbanoa gustukoen. 2012an hasi nintzen Bamboorekin eta gaur egun klaseak hartzen jarraitzen dut bertan.
Titulu akademikoa eta partaidetzak
Gaur egun, nire prestakuntza jarraitzen dut Bamboo klaseetara eta hainbat tailerretara joanez.
– 2. postua Espainiako Munduko Dantza txapelketan, kategoria absolutuan.
– 2022ko Los Angeleseko Munduko Dantza txapelketan parte hartu nuen Bamboorekin.
– BAMBOO kategoria absolutuko lehiaketa taldeko kidea.
– Haur Hezkuntza graduko ikaslea EHU-n
– 2022tik Haurtzaro Ikastolan dantza modernoko irakaslea.
– Inauterietako konparsa koreografoa.
– Bamboo-ko irakaslea.
Leire Otamendi
Leire dantza garaikideko eta balleteko irakaslea da Bamboon. Gasteizko José Uruñuela Kontserbatorioan ikasi zuen eta Dantza Garaikidean graduatu zen Rotterdameko Codarts Dance Performance unibertsitatean.
Dantzaren munduan egin duen ibilbide luzean, Kukai, Cielo Raso, Amaia Elizaran, Neri(h)Ari edo Doos bezalako konpainia erreferenteetan lan egin du, Akelarre, Dantza edo Gaua bezalako filmetan parte hartzeaz gain.
Gaur egun, Lasala konpainiako kide ere bada, eta klaseak ematen ditu Amarako eta Portuetxeko gure eskoletan.
Aritz Lopez
Aritz dantza garaikideko irakaslea da Bamboon. Dantzaren munduan bboying-arekin hasi zuen bere ibilbidea, eta lengoaia horrek nazioarteko hainbat agertokitara eraman zuen, Red Bull BC One-ra, esaterako.
Zenbait urtez estilo horretan aritu ondoren, dantza garaikidean trebatzea erabaki zuen, eta horri esker Alemania, Austria eta Danimarkako hainbat sortzailerekin lan egin ahal izan du.
Gaur egun Larrua zuzentzen du, dantza garaikideko konpainia bat da, Gasteizen du egoitza, eta ezaguna eta programatua da Espainian zein nazioartean. Horrekin batera, klaseak ematen ditu Portuetxeko gure eskolan.
Urko
Urko dantza urbanoko eta trap-eko irakaslea da Bamboon. Eskolako ikaslea da 14 urte zituenetik, eta dantzarekiko duen grinak artista nazionalekin eta nazioartekoekin trebatzera eraman du, etengabe bidaiatuz Madril eta Bartzelona artean, bere ezagutzak zabaltzen jarraitzeko.
Batez ere hip hop-ari lotuta egon bada ere, azken urteetan trap-ean espezializatu da eta estilo horrekin identifikatzen da gehien, gaur egun Portuetxeko eskolan klaseak emanez.
Oihana
Oso txikitatik hasi zen dantzan Oihana: balleta, funkya eta hip hopa, besteak beste. 8 urte besterik ez zituela, eta eskola ireki zen lehen egunean, Bambooko ikasle bihurtu zen. Harrezkero, klaseak hartu ditu eskolan, eta hainbat lehiaketa-taldetan ere parte hartu du.
Batez ere hip hopean trebatu da, gehien identifikatzen den estiloan, nahiz eta beste estilo batzuk ere landu dituen, dancehall-a esaterako. Gainera, urte hauetan Madrilera eta Bartzelonara bidaiatu du, bertako eta nazioarteko irakasleekin trebatzeko.
2022az geroztik, dantza urbanoko irakaslea da eskolan eta bertan hip hopa lantzen du nagusiki, beste estilo batzuekin nahastuz.
Cristina
Cristina 6 urterekin hasi zen dantzaren munduan gimnasia erritmikoarekin eta dantza arabiarrarekin, eta 14 urterekin gimnasia erritmikoan zentratzea erabaki zuen, ahalegin guztia horretara bideratuz. 18 urterekin hasi zen berriz ere dantza urbanoarekin, eta, harrezkero, hainbat estilotan trebatu da, hala nola hip hopean eta jazz funkean.
19 urte zituenetik dantza klaseak ematen dituen arren, Bambooko irakaslea da duela 4 urtetik eta ikaslea duela 8tik. Denbora horretan dantza urbanoan eta garaikidean enfokatu da.
Azken honetan Espainia mailan lehiatu da, hainbat alditan lehen postua lortuz eta Europako txapelketetarako sailkatuz Italian eta Parisen.
Horretaz gain, txikitatik inauterien munduan parte hartzen du eta 14 urte zituenetik parte hartzen duen konpartsako koreografa da.
Nahia De Agueda
Nahia gimnasia erritmikoarekin (hamar urtez aritu zen) eta euskal dantzarekin (zortzi urtez ere aritu zen)hasi zen dantza munduan. Baina urbanoaren eta garaikidearen alde egin zuen duela bost urte baino gehiago, eta bi estiloak irakasten ditu, nahiz eta dantza garaikidearekin gehiago identifikatzen den. Bere trebetasun handietako bat ere lantzen du bere klaseetan: akrobaziak.
Gainera, begirale titulua du eta Magisteritza karrera ikasten ari da.
Lucia Jimenez
Lucia dantzazalea izan da txikitatik, baina 11 urte zituela hasi zen dantzan Bamboon. Batez ere hip hopean trebatu da, eta estilo horrekin identifikatzen da gehien, nahiz eta beste estilo batzuetan ere jaso duen formakuntza, hala nola house edo dantza garaikidean.
Beti izan du formakuntza atzerrian bertako eta nazioarteko irakasleekin, eta, gaur egun, Goi Mailako Dantza Ikasketak egiten ari da Elite Studio Madrilen. Bertan, dantza urbanoaren hainbat estilotan trebatzen ari da, hala nola hip hop, foundation, popping edo jazz funk, baita adar klasikoan ere, ballet edo garaikidean adibidez.
Bere burua dantzari moldakor eta diziplinatutzat dauka, bere konfort eremutik ateratzea gustatzen zaio eta ikasteko gogo handia du beti.
