Konpainia
Motibazio gutuna
Eider Rodriguez naiz, 40 urte ditut eta 18 urterekin hasi nintzen dantzaren irakaskuntzan lanean. Donostiako Bamboo Dance eskola surtu nuen eta jada 15 urte daramat zuzendari gisa.
Niretzat, Bamboo proiektu handi bat izan da, ikasleei dantzari gisa zein pertsona gisa ikasi dudan guztia irakasteko aukera eman didana.Â
Denbora guzti honetan jaialdi eta lehiaketetarako hainbat koreografia sortu ditut: maila handiko koreografiak (2020ko World of Dance txapelketarako sailkapena nabarmenduz) zein haurrei zuzendutako koreografia xumeagoak. Estiloak nahastuz, berrikuntza bilatuz eta Bamboo-ren esentzia propioa eta pertsonala mantenduz, nire sorkuntza guztietan antzematen dena.
Gaur egun, iraupen luzeagoko ikuskizun bat sortzeko beharra eta gogoa sentitzen dut, dramaturgia zehatz bat lantzeko pieza bat, alegia.
Orain arte koreografia laburren formatuan lan egin izanak ez dit aukera eman alderdi sortzaile honetan murgiltzeko. Konpainiaren bidez, ideia ezberdinak landu ditzaket formatu luzeko koreografia batean, elementu hori txertatuz.
Proiektu hau garatzeko beste arrazoietako bat akademian ikasten duten dantzariei irteera profesional bat eskaintzea da. Gaur egun, Bamboo-ko irakasle taldea eskolako ikasle ohiak dira, eta beste batzuk Madrilen eta Bartzelonan ari dira lanean irakasle, telebistarako dantzari edo dantza urbanoaren konpainietan.
Beraiek maila pertsonal handia lortu dute, baina Donostiatik kanpo ez bada, zaila dute irteera profesional bat aurkitzea. Une honetan, dantza klasiko edo garaikidetik harago teknika ezberdinak dituzten eta sormen-nahiak dituzten dantzariak daude, eszenatokietan beren lekua bilatzen ari direnak.
Horregatik, uste dut konpainiak aukera eman diezadakeela sorkuntza garaikidera hurbiltzeko, eta horrela, lengoaia eta narrazio garaikideak dantza urbanoekin batzen dituen lehen urratsa izateko.
Nire ilusioa da zerbait sortzea eta ondoren ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek beren talentua askatasunez adieraztea. Bamboo sortu nuenetik izan dudan amets handia da, eta niretzat zirkulu bat ixtea izango litzateke: dantzariek lehen urratsetatik hasi eta beren ibilbide profesionalaren azkenetaraino elkarbanatzea.
Galderarik baduzu?
Idatzi iezaguzu konfiantza osoz eta konpromisorik gabe
Telefono bidezko laguntza astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.)Â
