Bamboo
dance
School
Zure dantza eskola KlasikoaKontemporaneoaUrbanoaFitness Donostian
Dantza
diziplinak
Urbanoa
Dantza urbanoak Hip hop kulturaren osagaietako bati egiten dio erreferentzia, dantzaren atalari alegia; klase hauetan bere jatorria, oinarrizko pausoak, koreografiak eta inprobisaziorako tresnak ikasiko ditugu.
Garaikidea
Balet klasikoaren oinarria eta teknika barneratzen ditugu, eta esplorazioa eta sormena garatzeko aukera ematen duten mugimendu berriak txertatzen ditugu, dantzariari askatasun handiagoa emanez.
Klasikoa
Baletaren teknika tradizionala lantzen dugu, gorputz osoaren lanketarekin, dantza klasikoaren estiloari berezkoak zaizkion delikutasun eta fintasunarekin.
Fitness
Ariketak, mugimenduak eta koreografiak konbinatuz egoera fisiko optimoa lortu edo mantendu nahi baduzu, hainbat estilo ditugu eskuragarri: Strong, Zumba, Pilates eta Dance Move Technique.
Zatoz gure eskolara dantzatzera
Donostian 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen dantza eskola gara. Irakasten ditugun estilo ezberdinetan trebatu gara eta etengabeko ikaskuntzan jarraitzen dugu.
Gustuko dugu gure lokalean workshop-ak antolatzea eta nazioarteko profesionalak ekartzea, edota bidaiatzea eta elkar aberastea. Joera berrietara irekita gaude, gure balioak ahaztu gabe.
Tokiko zigilu propioa: Bamboo sortu zenetik kanpoko koreografiak erosteari uko egin dio. Aurkeztu ditugun lan guztien sortzaile artistikoak gara, tokiko talentuan oinarrituta.
Talde Lana:Â Talde guztiek ia irakasle guztien klaseak jasotzen dituzte, eta horrela estiloetan prestakuntza zabala lortzen dute. Eider Rodriguez zuzendariak gainbegiratzen ditu
Nortasuna: Etengabeko prestakuntzan eta kanpoko munduarekin harremanetan gaude, ahaztu gabe gure nortasuna.Â
Maila guztietan irakasten dugu, hasierako taldeetatik hasi eta profesional zein lehiaketa mailaraino.Adin Guztientzat dugu eskaintza 5 urtetik aurrera.
Gure azken lorpenen artean dago 2020ko âWorld of Danceâ munduko txapelketarako sailkatutako lehen euskal taldea izatearen saria. Horrez gain, ETBko hainbat programatan dantzari eta koreografo gisa lan egiten dugu.
2019an Donostia Kursaalen Dantza Urbano eta Garaikideko lehen nazio mailako txapelketa, âDonosti Dance Festivalâ, antolatu genuen.
Aupa! Begiratu gure tailerrak, ziur aski zuretzako egokia den bat aurkituko duzu!
Eman izena
Bete izen-emate orria gure eskolara batzeko
Ezagutu gure taldea
Eider
Maite
LucĂa
Aritz
Itsasne
Saioa
Eneritz
Oihana
Cristina
Amets
Leire Otamendi
Aritz LĂłpez
Urko
Nahia de Agueda
LucĂa Jimenez
Udalekuak eta kanpamenduak
Gozatu uda honetan txikientzako dantza-kanpamentu onenez.
