Bachata klaseak Bamboon!
Ofiziala da! 2026-2027 ikasturtean Bachata eskolak izango ditugu Bamboo-n. Maila eta adin guztietarako, bachata dantzatzen ikas dezazun eta gozatu dezazun! 💃✨
Ikasturte berri honetan, taldera kide berri bat gehitu zaigu: Sheyla Moreno. Urbanoko irakaslea izateaz gain, Bachata irakaslea ere bada. Horregatik, 26/27 ikasturtean Bachata klase berri bat jarriko dugu martxan Bamboo-n.
Klaseak batez ere Bachata Banakako Fusioan oinarrituko dira; beraz, ez duzu bikotekiderik behar parte hartzeko, ikasteko eta gozatzeko. Pausoak, musikaltasuna, gorputz-mugimendua, teknika eta bachatan dauden estilo desberdinak landuko ditugu. 💃✨
📅⏰ NOIZ?
📍 Amara
📅 Ostiraletan
⏰ 20:00 – 21:00
📍 Portuetxe
📅 Astelehenetan
⏰ 15:00 – 16:00
📅 NOIZ HASIKO DIRA KLASEAK?
Urriaren 5ean hasiko dira Portuetxeko klaseak, astelehenetan 15:00etatik 16:00etara.
Amarako ostiraleko klaseak, 20:00etatik 21:00etara, azaroan hasiko dira.
👉 Probatzera etorri nahi duzu?
Idatzi [email protected] helbidera izena emateko edo doako proba-klase batera etortzeko.




