Udantza bueltan da!
Aurten ere Udantza bueltan da! Bamboo-ren udako udalekuak, haurrek beren oporrez gozatu dezaten dantza eginez eta ondo pasatuz. Ekainaren 29tik abuztuaren 28ra gure Amara-ko eskolan!
Udantza udalekuen barruan, gure ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte: dantza urbanoa, garaikidea, ballet, parkera irteerak, eskulanak, txangoak… Ikaskuntza eta dibertsioa uztartzen dira ingurune seguru eta gertuko batean, non haurrek beren sormena garatzen duten, lagun berriak egiten dituzten eta dantza emozioaren eta jokoaren bidez deskubritzen duten.
Aurtengo berritasuna: Go!azen telesaileko koreografiak!!✨ 🆕
Go!azen telesaileko koreografiak ikasiko ditugu, gure taldea bertako koreografo baita. Aukera paregabea haurrek beren serie gogokoenetako koreografiak dantzatzen gozatzeko!!
Informazio garrantzitsua 👀
📅 Ekainaren 29tik abuztuaren 28ra
🕘 9:30etik 14:00etara
📍 Bamboo Amara
👧🧒 5 eta 9 urte bitarteko haurrentzat
📅 Egun solteak, aste solteak edo hilabete osoa egiteko aukera
Izen-emateak dagoeneko irekita daude eta plazak mugatuak dira!📝 📩 Uda dantzan gozatu nahi baduzu, eman izena IMPRIMAKIaren bidez eta informazio gehiago behar baduzu jarri gurekin harremanetan!




