Arrakastaz betetako denboraldiaren amaiera!
Ikasturte amaierarekin batera, lehiaketen denboraldiari ere agur esaten diogu. Hilabete hauetan zehar, gure dantza urbano eta garaikideko taldeek lan handia egin dute eta dena eman dute estenatoki gainean
Martxotik maiatzera bitartean, gure lehiaketako dantzariek Euskadiko eta Estatuko hainbat hiri bisitatu dituzte, besteak beste, Akadantz (Elorrio), Rock Da House (Santander), February Hip Hop (León), Orbe (Burgos), Galdakao Dantz (Galdakao), Euskadiko Txapelketa Nazionala (Barakaldo), Break On Stage (Barakaldo), Ciudad de Pamplona eta Switch On (Madrid) txapelketetan parte hartuz. Guztietan, azken hilabeteetan egindako lan handia erakutsi dute, eta eszenario gainean Bambooren esentzia transmititu dute.
PANDA TXIKIENAK
Eskolako txikienek denboraldi bikaina egin dute bai dantza urbanoan bai garaikidean, Euskadiko eta Burgoseko hainbat lehiaketatan parte hartuz.
Dantza urbanoan, Bambooinos taldeak laugarren postua lortu zuen Euskadiko Txapelketa Nazionalean, hirugarren postua Break On Stageko finalean eta bigarren postua Orbe txapelketan (Burgos). Horrez gain, txapeldunak izan ziren Galdakao Dantz eta Ciudad de Pamplona txapelketetan. Dantza garaikidean, Panditas taldeak bigarren postua lortu zuen bai Akadantzen bai Ciudad de Pamplonan.
Adin handiagoko kategorietan, Patos taldeak bosgarren postua eskuratu zuen Burgosko Orbe lehiaketan. Dantza garaikidean, Sticks taldeak hirugarren postua lortu zuen Akadantzen eta Orben.
Nerabeen kategorietako pandak ere bikain aritu dira Euskadiko hainbat txapelketatan, baita Burgosen, Santanderren eta Madriden ospatutako lehiaketetan ere. Dantza urbanoan, BMB taldeak bigarren postua lortu zuen Euskadiko Txapelketa Nazionalean; garaikidean, berriz, Shadows taldeak bigarren postua eskuratu zuen Orben.
PANDA HELDUAK
Kategoria absolutuko taldeek beste behin ere maila oso altua erakutsi dute denboraldi honetan, bai Euskadi mailako bai estatu mailako lehiaketetan. Horrez gain, Santander, León, Madrid eta Bartzelona bezalako hirietara ere bidaiatu dute.
Dantza urbanoko Bamboo taldeak podiumera igotzea lortu zuen parte hartu zuen ia lehiaketa guztietan: hirugarren postua eskuratu zuen February Hip Hop (León) txapelketan eta Euskadiko Txapelketa Nazionalean. Gainera, txapeldun izan zen Rock Da House (Santander) eta Ciudad de Pamplona txapelketetan. Dantza garaikidean, Arrows taldeak ere denboraldi bikaina egin zuen, hirugarren postua lortuz Akadantzen eta Orben, eta bigarren postua Ciudad de Pamplonan.
Sariak eta sailkapenak alde batera utzita, denboraldi honek une eta esperientzia ahaztezinak utzi dizkigu. Zorionak eman nahi dizkiegu talde guztiei, irakasleei eta familiei hilabete hauetan erakutsitako inplikazioagatik eta dedikazioagatik. Orain ikasturte amaieraz gozatzeko garaia da, lortutako guztia ospatzeko eta elkarrekin dantzan jarraitzeko!




