Pazko Asteko Ludoteka 2026
Pazko Asteko dantza ludoteka bueltan da! Eta aurten berrikuntza handi batekin dator: Go!azen telesailaren koreografia ofizialak. Apirilaren 7tik10era Bamboo Amaran.
Aurten ere Pazko Astean dantza ludoteka antolatuko dugu Bamboo Dancen! Apirilaren 7tik 10era izango da Amarako gure lokalean, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara. Egun horietan hainbat jarduera egingo ditugu, hala nola, dantza urbanoko klaseak, dantza garaikidea eta eskulanak.
Gainera, aurtengo berrikuntza gisa, Go!azen telesailaren koreografia ofizialak irakatsiko dira, Bamboo baita bertako koreografoa. Asteari amaiera emateko, azken egunean erakustaldi bat egingo dugu, egindako lan guztia eta ikasitako koreografiak erakusteko.
Izena eman nahi baduzu, izena emateko imprimakia bete besterik ez duzu. Hona hemen informazio garrantzitsua:
📅 Datak: Apirilaren 7tik 10era
🕘 Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara
📍 Lekua: Bamboo Amara (Ikusi Google Mapsen)
💰 Prezioa: 96 €
💳 Ordaintzeko modua: Ikasleak igorpen bitartez – Ez ikasleak transferentzia bitartez
📝 Izen ematea: Imprimakiaren bitartez




