Lehiaketa denboraldiaren erdia gaindituta!
Gure urbano eta garaikideko lehiaketa taldeek Elorrio, Santander, Leon eta Burgos bisitatu dituzte martxoan zehar, hilabete hauetan egindako lan guztia erakusteko.
Martxoa hilabete bereziki bizia izan da gure lehiaketa taldeentzat; izan ere, denboraldiaren hasiera izateaz gain, asteburu guztietan izan dugu lehiaketaren bat! Hala ere, gure neska-mutilek dena eman dute, eta ikasturtean zehar egindako lana bikain erakutsi dute; hori lortutako emaitzetan ere islatu da.
Denboraldia martxoaren 7an, larunbata, hasi zen Elorrioko Akadantz lehiaketan, gure dantza garaikideko taldeekin. Panditas taldeak bigarren postua lortu zuen, eta Sticks eta Arrows taldeek hirugarren postua eskuratu zuten. Hurrengo egunean, gure dantza urbano taldeetako batzuk Santanderrera joan ziren Rock Da House lehiaketan parte hartzera, eta bertan, absoluta mailako BAMBOO taldeak lehen postua lortu zuen.
Hurrengo asteburuan, martxoaren 14an eta 15ean, gure urbano taldeak Leonera joan ziren February Hip Hop lehiaketan parte hartzera. Bertan, absoluta mailako taldea berriro podiumera igo zen, hirugarren postuarekin. Gainera, dantzarietako batzuek txapelketak antolatutako workshopez eta festaz gozatzeko aukera izan zuten, baita beste hiri batzuetako dantzariekin denbora partekatzeaz ere.
Azkenik, azken asteburu honetan, martxoaren 21ean eta 22an, Burgosen izan gara Orbe lehiaketan. Larunbatean garaikideko taldeen txanda izan zen: Shadows taldeak bigarren postua lortu zuen, eta Sticks eta Arrows taldeak berriro podiumera igo ziren, bakoitzak hirugarren postua eskuratuz. Igandean urbano talde batzuk lehiatu ziren, eta Bambooinos taldeak bigarren postua lortu zuen.
Horrela, martxoko lehiaketei amaiera eman diegu, esperientzia bikainak biziz eta lan handia eginez. Orain, Aste Santuko oporretan indarrak berritzeko garaia da, denboraldiari geratzen zaionari inoiz baino gogotsuago heltzeko.




